XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAKURKETA Merkatalgoa(Legatz fresko bat eta
almejak nahasi
postretarako sagarrak
Kontua zeruraino
igoko da kasi;
bizitzeko adina
(Zerbait irabazteko
egiten dut lana,
asko ordaindua dut
Gainera hondatzen zait
saltzen ez dudana,
horregatik garesti
Diru asko zeukan eta horrekin nahi zuen guztia erosten zuen.
Zer behar, huraxe eskatzen zuen eta ekarri egiten zioten.
Hala ere, gizon hori ez zen zoriontsu: aspertu egiten zen eta zerbaiten falta nabaritzen zuen.
Halako batean konturatu zen zer falta zitzaion: zoriona.
- Zoriontsu izateko zoriona behar dut; eros dezadan, beraz, zoriona.
Beste gauza guztiak bezalaxe zoriona erostea gauza erraza izango zela pentsatu zuen, eta bere
- Aurkitzen duzuenean eros ezazue mila urtetarakoa.
Morroiak joan ziren aurrena denda batera eta han ez zutela saltzen esan zieten.
Gero beste batera eta han ezetz, eta horrela denda ugari pasa ondoren zorionik erosi gabe itzuli ziren nagusiarengana.
Ondoren, munduko azoka guztiak pasatzeko esan zien eta ez itzultzeko zoriona aurkitu gabe.